ESPERIENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA SISTEMA

Gure graduaz gain, Deba Goienean ere badago esperientzietan oinarritutako hezkuntza sistema helburu duen beste ikastetxe bat, Antzuolako eskola publikoa hain zuzen. Duela 20 urte inguru sortu zen hezkuntza metodologia berri hau 2 eta 12 urte bitarteko umeetan ezarri da eta izan duen arrakasta ikusita, nagusiagoei ere era berean ikasteko aukera eman nahian dabiltza, urtetako prozesu luze batean lanean harituz.

Metodologia tradizionalean irakasleak lidergoa duen bezala , metodologia berri honetan umeek izango dute lidergoa, hau da, hauek izango dira ikaste prozesu osoaren protagonistak, errealitatearekin kontaktu zuzena izango dutenak. Ikasgeletan irakaslea mantentzen den arren, ezagutza gelan eraikitzen da, irakasleak ikasleei transmititu beharrean.

Zeintzuk dira ezagutza gelan eraikitzera bideratzen duten faktore garrantzitsuak?

Gizakiak betidanik eraiki izan du ezaguera bere baitan, hasiera batean munduan kokatzeko asmoz. Desio hauek gaur egun ere mantendu egiten dira, nahiz eta beste era batera izan. Gaur egun ere, errealitate bati aurre egiteko eraikitzen dugu ezagutza, errealitate fisiko eta kultural bati aurre egiteko hain zuzen ere. Baita pertsonak, komunikazioa eta denbora bizitzeko modua kontuan izanik, arazoei aurre egiteko.

Gaur egun, gizartea eraikitzeko komunitatea beharrezkoa da eta honek duen ezaugarririk garrantzitsuena, bertako partaide guztiak protagonistatzat hartzen direla da, Antzuolako eskolan ikasle bakoitzarekin egiten duten bezala.

Horretarako, ikastetxe honetan argi daukate geletan umeek dituzten amets eta desioak nabarmendu behar direla. Honek ikasgaietan aplikazio zuzena dauka, izan ere  ez dira denbora estandarizatu batean oinarritzen, eta proiektuka lan egiten denez, proiektu bakoitzari behar duen denbora eskaintzen zaio. Gainera, garrantzi handia ematen zaio gainontzekoek pentsatzen dutenenari, honela, ikasleen artean komunikazioa sortuz.

Azken finean, ikaste metodo berri hau fisika kuantikoaren kaos eta ziurgabetasunean oinarritua dagoela esan daiteke. Gauzak ez direlako aurrez planteatuta dauden modu zehatz batean egiten eta honek, askotan ikasleen artean kaosa eragiten duelako (norberak situazio baten aurrean bere iritzia emateko gaitasuna, bere ideiak defendatzekoa eta gainontzekoek hartzen duten jarrera ulertzen ikastekoa).

Beraz, irakaslearen lana, ikasleen arteko interakzioak kontrolatzean datza, baita hauei arazoen aurrean kokatzen laguntzea ere (galderak egin, arazoak planteatu…). Horrela, irakasleak planteatutako arazoek testuinguru batean kokatuak egon behar dute horrela, ikaste metodoa sare egitura baten bihurtuz. Hau da, ikasten diren gauza guztiek elkarren artean konexio bat izan behar dute eta umeak gai izan behar dira hauen aplikazio zuzena bilatzeko edo erabiltzeko.

Ikaste metodologia honek ikuspegi dialogikoa duela esan daiteke,izan ere, umeek talde elkarrizketak zein bakarrizketak lantzen dituzte. Horrela, ikasgelan egindakoak beraien buruak zein gainontzekoenak ezagutzeko aukera ematen die. Honek, irakaslea ikertzaile bihurtzea dakar, ikasle bakoitzaren pentsamenduetan murgildu eta honek duen ikuspegia zein den aztertuz.

Beste oinarrietako bat, umeak une oro ondo sentitzearena da. Beste era batera esanda, umeen auto-estima eta kreatibitatea bultzatzea. Horrela, gauzak ikasleen ideietatik abiatuz azaltzen dira, ikasgelan dagoen aniztasuna aprobetxatuz.

Miren Fernandez

2 pensamientos en “ESPERIENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA SISTEMA

  1. Pingback: ESPERIENTZIETAN OINARRITUTAKO HEZKUNTZA SISTEMA … « arteatahezkuntza

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s