EIBARKO “1. FUTBOL FESTA”

Apirilak 30 eta maiatzak 1 bitartean Eibarko futbito txapelketa, “1. futbol festa” jokatu zen Eibarren.

Txapelketa hau Eibarko Untzaga plazan jokatu zen ia etenaldirik gabe eta sekulako giroa egon zen plaza inguruan bildu ziren ikusle guztiei esker. Zeozer desberdina izan zen inoiz ez zelako eman honelako ekitaldirik Eibarko herrian eta oso pozik gaude herriak oso ondo erantzun zuelako honen aurrean.

Futbolari dagokionez, ikuskizun handia eman zen, kalitate handiko jokalariak baitzeuden eta baita gogo handia jartzen ziotenak, horregatik partiduak oso lehiatuak egon ziren ia momentu guztietan. Txapelketa honetan 12 taldek hartu zuten parte, ia denak eibartarrak, baina bazegoen ere konpoko talderen bat, adibidez Guineatarrez osaturiko Bilboko talde bat.

Larunbatean ligatxoak jokatu ziren egun osoan zehar, goizeko 11tik hasita gaueko 11k arte. Eguna primeran zihoan, arratsaldean euria hasi zen arte, baina esan beharra dago jokalarientzat ez zela traba handia izan, beti bezain gogotsu jarraitu zuten eta.

Igandean eguraldi zoragarriarekin hasi eta bukatu genuen txapelketa, finalak goizeko 10etan hasi ziren (parrandan irten ondoren, noski) eta eguerdiko 2tan bukatu zen sari banaketa eta bertso saio txiki batekin. Final handia “Los hombres de Ima” eta “Joga Bonito”-k jokatu zuten, ikuskizun handia emanez. Partidua oso berdinduta egon zen, hainbeste zeinen luzapenera joan izan behar ziren 2-2 markagailuan. Baina “Los hombre de Ima” oso indartsu atera ziren etenaldi txikiaren ondorioz eta aurre hartu zuten markagailuan 4-2-ko emaitzarekin. “Joga Bonitok” ezin izan zion partidari buelta eman eta txaplketan 2. postuarekin konformatu behar izan ziren.

IRUKI sagardotegiak iarabazleentzat afari batekin lagundu zigun eta CHALCHA jatetxeak txapeldunordeentzako lunch zoragarri batekin. Bestalde Eibarko tabernariek laguntza handia eman ziguten txapelketa hau aurrera atera zedin eta horregatik, hauei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu!!

Aurtengoa esperientzia polita izan da, eta espero dugu “2. futbol festa” ere abian jartzea hurrengo urtean!!

Juan Zubiaurre

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s